Azkenaldi hontan neretzat josi det batez ere (txamarra, motxila, jertse pare bat, beste kamixeta pare bat…) eta senarrari, ordea, orain arte, kamixeta bakar bat egin nion! Banuen barruan beretzat zerbait egiteko beharra, baina martxan jartzea kostatu zait. Azkenean, alkandora bat egitea pentsatu nuen. Lehengo urtean semeari hau egin nion eta “banekien” nola egin alkandora… patroia bakarrik falta! Zorionez, senarrak línea oso ondo mantentzen du eta Ottobre-ko haur patroi bat erabili ahal izan nun, pixkat luzatu...