[Debajo en castellano] Azkenera arte itxoin det, baina nik ere egin det nere "kon-jun-tazoa"! Uste nuen ez nintzela iritsiko ze, azkenaldian josteko denbora gutxi izan det. Ottobre 2/2017ak patroi intereagarri dexente dakartza. Gorako Statement kamixeta egin det. Berez umeei zeozer josteko erosi nun oihal metro bat.. Eta... Azkenean neretzat erabili det! Errebistan maukak bilduta daramatza argazkian eta gustatu egin zitzaidan. Posizio hortan mantentzeko, beso bakoitzean snap bana jarri nuen. Beherako zailago nuen... Alde batetik ez...
Romantic
3/13/2017 09:01:00 p. m. / BY Naiara Eskukolore
Batzutan, gauzak ez dira nahi bezela ateratzen. Hasiera batean, urrutitik eta gehiegi begiratu gabe ikusita, badirudi jertse hau ondo atera dela. Ondo begiratzen badezu ordea... HORROR!!! erabilitako oihala, Cal Joan-en erositako sudadera berdea, asko gustatu zait... kolorea oso polita da, oso udaberrikoa eta urteko garai hontan, ni behintzat udaberri gogo askorekin nago. Oihal horrekin konbinatuko zuen hari berdea aukeratu nun, eta hariaren kolorea polita den arren, eta zorionez, aurreko joskuratan nahiko itxuroso gelditu den arren......
Plantain
3/02/2017 10:15:00 p. m. / BY Naiara Eskukolore
Badira bi edo hiru aste arratsalde berean neretzako bi kamixeta egin nituela, hemen erakutsi nun Relaxed kamixeta eta hau. Egia esan behar haundia nun, ze nere armairua ikusita, badirudi kamixeta asko, gehiegi ditudala (beno, nik uste hori pentsatzen duela norbaitek). Kontua da, kamixeta hoietako gehienak mauka motzeko aktiboak direla eta ni naizenarekin, berehala hasiko naizen arren hoiek erabiltzen, ba, mauka luzeak behar nitun. Justifikazioak aparte, dela denbora gehiago oihal bila jun nintzan eta viscosa beltz...